
Karbono-emisiorik gabeko energía-sistema deszentralizatu eta digitalizatu baterako soluzio teknologikoen katalogoa (ingelesez)
Deskargatu PDFaSoluzioak sorkuntza berriztagarria lortzeko, CO2-rik gabeko mugikortasuna sustatzeko, sare adimendunetarako, energia biltegiratzeko, industria karbonogabetzeko eta energetikoki efizienteak diren hiri-inguruneetarako.
Energia berriztagarriak modu lehiakorrean sortzeko soluzioak garatzen ditugu, baita karbono-dioxidorik gabeko mugikortasuna sustatzeko ere. Horiek guztiak zabaltzeko, lagungarri zaigu hainbat alorretan daukagun esperientzia; konparazio batera, sare adimendunetan, energia biltegiratzen (hidrogenoa barne), teknologia digitaletan, energia-efizientzian eta material aurreratuetan. Industria karbonogabetzeko babesa eskaintzen dugu, baita energetikoki efizienteak, jasangarriak, erosoak eta erresilienteak diren hiri-inguruneak planifikatzeko eta diseinatzeko ere.
2050ean klima-neutraltasuna lortzeak energia erabat karbonogabetzea eskatzen du, eta, aldi berean, iturri % 100 berriztagarriak baliatzen dituen sistema elektrikoa edukitzea. Aurrekaririk gabeko erronka dugu hori, eta, lortuko badugu, beharrezkoak dira hainbat eginahal: energia-iturri berriztagarriak masiboki sartzea; eraikinen, hirien eta industriaren energia-efizientzia areagotzea; garraioa elektrifikatzea; edo erregai fosilen tokian energia-eroalea berdeak ipintzea eta sare adimendunak zabaltzea, energia sortzeko, biltegiratzeko eta banatzeko kudeaketa aurreratua erraztuz.
Testuinguru horretan, industriarekin eta erakundeekin lankidetzan dihardugu karbono gutxiko energia-soluzioak garatzeko, aplikazio bakoitzak eskatzen dituen teknologia egokiak integratuz. Negozioaren eraldaketa eredu energetikoaren aldaketarekin lerrokatu nahi dugu, oinarri teknologikoa duten aukera berriak garatuz honako eremu hauetan:
Bete formularioa eta eman zure erakundea aldatzeko urratsa.
Energia berriztagarrien, eguzki-energia fotovoltaikoaren, eolikoaren (offshore eta onshore) eta biomasaren sistemak eta osagaiak berritzen ditugu, horiek diseinatzeko, fabrikatzeko eta erabiltzeko teknologiak garatuz eta integratuz, eta guztiak ere optimizatuz kostuei, dimentsionamenduari eta errendimenduari dagokienez.
Sare adimendun bat gaitzeko sistemak garatzen ditugu. Horretarako, batetik, planifikaziorako, eragiketarako eta kontrolerako tresna eta aplikazioak baliatzen ditugu, eta, bestetik, eredu eta algoritmoetara jotzen dugu eskariaren malgutasuna, biltegiratzea eta sorkuntza banatua kudeatzeko.
Iturri berriztagarriak gehiago integratzen laguntzen dugu; sare-malgutasuneko zerbitzuak ematen ditugu, hornidura-segurtasuna eta erasoen aurrean defendatzea eskaintzen dutenak. Horretaz gainera, sarearen jarduna eta mantentze-kostuak gutxitzen dituzten zerbitzuak ere ematen ditugu.
Gainera, sareko ekipo elektrikoen egokitasuna ebaluatzeko, diagnostikoa egiteko eta zerbitzuan jartzeko zerbitzuak eskaintzen ditugu.
Karbono-dioxidorik gabeko mugikortasuna lortzeko soluzioak eskaintzen ditugu, elektrifikazioaren, erabilerak integratzearen (ibilgailu elektrikoa biltegiratze banatu gisa) eta hidrogenoan oinarrituriko soluzioen bidez.
Hainbat alorretan dihardugu lankidetzan administrazioekin:
Horretaz gainera, klima-zerbitzuak, inpaktuen ebaluazioa eta karbonogabetzeko ibilbide-orriak eskaintzen ditugu, baita ekonomia zirkularreko estrategiei buruzko aholkularitza ere.
Materialak garatzen eta ezaugarritzen ditugu hainbat egitekotarako:
Industria karbonogabetzeko euskarria eskaintzen dugu, honako teknologia hauek konbinatuz:
Soluzio teknologiak lantzen jarduten dugu, energia positiboa baliatzen duten eraikinak, auzoak eta hiriak lortzeko. Xede horrekin sorturiko teknologiek hainbat alorretan eragiten dute:
Adimena gaineratzen diegu energia sortzearekin, banatzearekin eta hornitzearekin loturiko sistema eta prozesuei. Hala, soluzio digital berriak sustatzen ditugu:
Sartu zientzia-dibulgazio, produktu, zerbitzu eta teknologia katalogoetan. Gure helburu nagusia ezagutza zientifikoa berrikuntza eta eragin ekonomiko eta soziala sortzen duten irtenbide teknologiko bihurtzea da.